Euskal Herriak mutur batetik bestera 225 kilometroko kostaldea du, eta bertan, 104 hondartza inguru aurkitu daitezke.
Euskal Herriko kostak hiru alde ezberdin ditu, zuzenean Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdiko mugekin bat egiten dutenak. Bizkaiko kostaldea oro har hondartza handiak ditu. Gainera, bi itsas-adar daude alde: Ibaizabaleko itsasadarra eta Urdaibai.
Mendiak:
Euskal Herria oso menditsua da. Mendilerro gehienak mendebalde-ekialde ardatzean kokatzen dira. Arroka nagusia kareharria da, baina beste material batzuez osatutakorik ere badago; adibidez, AiakoHarria granitozosatuta daude.
Mendirik altuenak Pirinioetan daude eta altuena Hiru Erregeen Mahaia da. Mendilerro hura itsasoan bertan jaio eta ekialderantz igoz doa: 2.000 metrotik gora duen lehen mendia Orhi da.
Araba eta Nafarroako hegoaldean Kantauriar mendilerroaren ekialdeko muga dago. Kodes edo Toloño mendilerroak dira Kantauriar mendilerroaren parte.
Bi mendilerro garrantzitsuon artean Euskal Herriko arkua dago: ekialde-mendebalde orientazio orokorra duten mendilerroak dira, adibidez, Urbasa, Aralar, Anbotoko mendilerroa, Aizkorri...
Ibaiak:
Ebro da Euskal Herria zeharkatzen duten ibaien artean luzeena 910 km. Europan sortzen da eta Mediterraneo itsasoan isurtzen du bere emaria. Beste ibai eta errekek bertara isurtzen dituzte urak, besteak beste, Zadorra, Baias, Ega eta Aragoi ibaiek. Aragoi ibaiak Euskal Herrian zehar ibilbide luzeena egiten duena da, 192 km Esako urtegian jaio eta, Nafarroa Garaia zeharkatu ondoren, Ebro ibaira isuri arte.


No hay comentarios:
Publicar un comentario