martes, 24 de abril de 2012

Euskal Herriko sinboloak

Ikurrina da Euskal Herriaren bandera erabiliena. Luis eta Sabin Aranak asmatu zuten, 1894an, Bizkaiko bandera izan zedin, baina laster zabaldu zen Euskal Herriaren banderatzat. Ipar Euskal Herrian ikurrina oso hedatuta dago, eta agintariek onartuta, baina Nafarroan egoera bestelakoa da: 2003an, nafar gobernuak Ikurren Legea onartu zuen, ikurrina toki publikoetatik kentzeko asmoz.
Euskal herritar batzuek, hala ere, Nafarroako bandera (kate horiak hondo gorrian) lurralde osorako proposatzen dute. Beste batzuek, berriz, Arrano Beltza darabilte Euskal Herriaren bandera gisa.
Beste ikur bat ere bada: lauburua edo antzinako euskal gurutzea.


  • Nafarroako bandera (1931-1937)
  • No hay comentarios:

    Publicar un comentario