http://es.wikipedia.org/wiki/Euskal_Herria
http://es.wikipedia.org/wiki/Euskal_Herria#Geograf.C3.ADa
http://es.wikipedia.org/wiki/Euskal_Herria#Etnograf.C3.ADa
martes, 22 de mayo de 2012
martes, 15 de mayo de 2012
Euskal Herriko politika:
Euskal Herriko alderdi politikoak, eskuinean edo ezkerrean kokatzeaz gain, Euskal Herria egituratzeari edo naziotzat onartzeari buruzko ikuspegiaren arabera bereizten dira. Horrek alderdi anitzeko sistema politiko konplexua sortu du.
|
|
domingo, 13 de mayo de 2012
Historia.
Euskal Herriko Historia: Europako herri zaharrenetariko baten historia da. Paleolitotik hasita, hainbat herriren influentzia jaso du herriak, zeltak, erromatarrak, frankoak, bisigodoak, musulmanak, gaztelarrak, ingelesak. Gaur egun Espainia eta Frantziaren artean kokatuta dago eta bi herri horien historiaren pasarteak jasan ditu. Bitarte horretan euskararen inguruan batzen den herrian Nafarroako Erresuma bezalako egitura politikoak egon ziren eta hainbat gerra, horietako asko inguruko estatuen eta euskaldunen konpetentzia gatazkek sortuak. Herri nekazari eta abeltzain bat izatetik Europar Batasunaren barruan dagoen eskualde industrializatu eta aberatsa izatera igaro da, baina horretarako bere antzinako egiturak eta antolaketak guztiz eraldatu behar izan ditu.
martes, 8 de mayo de 2012
Euskal Herriko datu geografikoak
Kostaldea:
Euskal Herriak mutur batetik bestera 225 kilometroko kostaldea du, eta bertan, 104 hondartza inguru aurkitu daitezke.
Euskal Herriko kostak hiru alde ezberdin ditu, zuzenean Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdiko mugekin bat egiten dutenak. Bizkaiko kostaldea oro har hondartza handiak ditu. Gainera, bi itsas-adar daude alde: Ibaizabaleko itsasadarra eta Urdaibai.
Mendiak:
Euskal Herria oso menditsua da. Mendilerro gehienak mendebalde-ekialde ardatzean kokatzen dira. Arroka nagusia kareharria da, baina beste material batzuez osatutakorik ere badago; adibidez, AiakoHarria granitozosatuta daude.
Mendirik altuenak Pirinioetan daude eta altuena Hiru Erregeen Mahaia da. Mendilerro hura itsasoan bertan jaio eta ekialderantz igoz doa: 2.000 metrotik gora duen lehen mendia Orhi da.
Araba eta Nafarroako hegoaldean Kantauriar mendilerroaren ekialdeko muga dago. Kodes edo Toloño mendilerroak dira Kantauriar mendilerroaren parte.
Bi mendilerro garrantzitsuon artean Euskal Herriko arkua dago: ekialde-mendebalde orientazio orokorra duten mendilerroak dira, adibidez, Urbasa, Aralar, Anbotoko mendilerroa, Aizkorri...
Ibaiak:
Ebro da Euskal Herria zeharkatzen duten ibaien artean luzeena 910 km. Europan sortzen da eta Mediterraneo itsasoan isurtzen du bere emaria. Beste ibai eta errekek bertara isurtzen dituzte urak, besteak beste, Zadorra, Baias, Ega eta Aragoi ibaiek. Aragoi ibaiak Euskal Herrian zehar ibilbide luzeena egiten duena da, 192 km Esako urtegian jaio eta, Nafarroa Garaia zeharkatu ondoren, Ebro ibaira isuri arte.

martes, 24 de abril de 2012
Euskal Herriko sinboloak
Ikurrina da Euskal Herriaren bandera erabiliena. Luis eta Sabin Aranak asmatu zuten, 1894an, Bizkaiko bandera izan zedin, baina laster zabaldu zen Euskal Herriaren banderatzat. Ipar Euskal Herrian ikurrina oso hedatuta dago, eta agintariek onartuta, baina Nafarroan egoera bestelakoa da: 2003an, nafar gobernuak Ikurren Legea onartu zuen, ikurrina toki publikoetatik kentzeko asmoz.
Euskal herritar batzuek, hala ere, Nafarroako bandera (kate horiak hondo gorrian) lurralde osorako proposatzen dute. Beste batzuek, berriz, Arrano Beltza darabilte Euskal Herriaren bandera gisa.
Beste ikur bat ere bada: lauburua edo antzinako euskal gurutzea.

Nafarroako bandera (1931-1937)
domingo, 15 de abril de 2012
Euskal Herritik turismoa egiteko lekuak.

Lekeitio:
Lekeitio Bizkaiko kostaldeko udalerri euskalduna da, Lea-Artibai eskualdean kokatuta dagoena. Bilbotik 56 kilometrora eta Donostiatik 72 km-ra dago. Ekialdean 12 kilometrora daukan Ondarroarekin harreman gorabeheratsua eduki du historian. 7.293 biztanle inguru zituen 2005ean.
Bizkaiko arrantza portu garrantzitsuenetakoa du, eta aldi berean gune turistikorik nabarmenetakoa da.

Gasteiz:
Gasteiz Arabako hiriburua da; eta, izatez, Euskal Autonomia Erkidegokoa ere bada, 1980tik, egoitza nagusiak Gasteizen baitituzte bai Eusko Jaurlaritzak, bai Eusko Legebiltzarrak. Euskal Herriko bigarren hiririk populatuena da, bai eta Arabako udalerririk zabalena ere.
Gaztelaniaz Vitoria du izena, baina izen ofizialtzat Vitoria-Gasteiz erabiltzen da.

Bilbo:
Bilbo Bizkaiko hiriburua eta Euskal Herriko hiririk jendetsuena da. 353.187 biztanle ditu, bilbotarrak, eta 41 kilometro koadroko azalera; "Bilbo Metropolitarra" edo Bilboaldea deritzon inguruneko ardatz ekonomiko eta industriala da.

Iruña:
Iruñea. Nafarroako hiriburua da. 197.488 biztanle zituen 2010ean. Euskal Herriko hirugarren hiririk handiena da. Herrixka baten gainean, Ponpeio erromatar jeneralak sortu zuen hiria, Kristo aurreko 74. urtean, Pompaelo izenarekin; geroago, Nafarroako Erresumaren hazia izanen zen Iruñeko Erresumaren hiriburu bihurtu zen.

Donostia:
Donostia (gaztelaniaz San Sebastián) Gipuzkoako hiriburu eta udalerri nagusia da. Halaber, Euska Herriko laugarren hiririk populatuena da: 185.506 biztanle zituen 2010eko urtarrilaren 1eko erroldan. Haren metropoli eremuak 405.099 biztanle ditu. Kantauri Itsasoaren ertzean dago, Bizkaiko golkoaren muturrean, eta Madril-Paris errepide eta trenbide ardatzean. Urumea ibaiaren bokalean dago, Igeldo, Urgull eta Ulia mendien artean, eta hiru hondartza ditu: Ondarreta, Kontxa eta Zurriola.

martes, 27 de marzo de 2012
Suscribirse a:
Entradas (Atom)