martes, 15 de mayo de 2012

Euskal Herriko politika:

 Euskal Herriko alderdi politikoak, eskuinean edo ezkerrean kokatzeaz gain, Euskal Herria egituratzeari edo naziotzat onartzeari buruzko ikuspegiaren arabera bereizten dira. Horrek alderdi anitzeko sistema politiko konplexua sortu du.

  • Abertzaleen Batasuna (AB)
  • Alderdi Popularra (PP)
  • Aralar
  • Batasuna (legez kanpo)
  • Batzarre
  • Bildu
  • Convergencia de Demócratas de Navarra (CDN)
  • Euskal Herria Bai (EH Bai)
  • Frantziako Alderdi Sozialista (PS)
  • Frantziako Demokraziaren aldeko Batasuna (UDF)
  • Frantziako Herriaren Batasuna (RPR)
  • Front National (FN)
  • Les Verts du Pays Basque-Euskal Herriko Berdeak

domingo, 13 de mayo de 2012

Historia.

 Euskal Herriko Historia: Europako herri zaharrenetariko baten historia da. Paleolitotik hasita, hainbat herriren influentzia jaso du herriak, zeltak, erromatarrak, frankoak, bisigodoak, musulmanak, gaztelarrak, ingelesak. Gaur egun Espainia eta Frantziaren artean kokatuta dago eta bi herri horien historiaren pasarteak jasan ditu. Bitarte horretan euskararen inguruan batzen den herrian Nafarroako Erresuma bezalako egitura politikoak egon ziren eta hainbat gerra, horietako asko inguruko estatuen eta euskaldunen konpetentzia gatazkek sortuak. Herri nekazari eta abeltzain bat izatetik Europar Batasunaren barruan dagoen eskualde industrializatu eta aberatsa izatera igaro da, baina horretarako bere antzinako egiturak eta antolaketak guztiz eraldatu behar izan ditu.

martes, 8 de mayo de 2012

Euskal Herriko datu geografikoak

Kostaldea:
Euskal Herriak mutur batetik bestera 225 kilometroko kostaldea du, eta bertan, 104 hondartza inguru aurkitu daitezke.
Euskal Herriko kostak hiru alde ezberdin ditu, zuzenean Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdiko mugekin bat egiten dutenak. Bizkaiko kostaldea oro har hondartza handiak ditu. Gainera, bi itsas-adar daude alde: Ibaizabaleko itsasadarra eta Urdaibai.

Mendiak:
Euskal Herria oso menditsua da. Mendilerro gehienak mendebalde-ekialde ardatzean kokatzen dira. Arroka nagusia kareharria da, baina beste material batzuez osatutakorik ere badago; adibidez, AiakoHarria granitozosatuta daude.
Mendirik altuenak Pirinioetan daude eta altuena Hiru Erregeen Mahaia da. Mendilerro hura itsasoan bertan jaio eta ekialderantz igoz doa: 2.000 metrotik gora duen lehen mendia Orhi da.
Araba eta Nafarroako hegoaldean Kantauriar mendilerroaren ekialdeko muga dago. Kodes edo Toloño mendilerroak dira Kantauriar mendilerroaren parte.
Bi mendilerro garrantzitsuon artean Euskal Herriko arkua dago: ekialde-mendebalde orientazio orokorra duten mendilerroak dira, adibidez, Urbasa, Aralar, Anbotoko mendilerroa, Aizkorri...

Ibaiak:
Ebro da Euskal Herria zeharkatzen duten ibaien artean luzeena 910 km. Europan sortzen da eta Mediterraneo itsasoan isurtzen du bere emaria. Beste ibai eta errekek bertara isurtzen dituzte urak, besteak beste, Zadorra, Baias, Ega eta Aragoi ibaiek. Aragoi ibaiak Euskal Herrian zehar ibilbide luzeena egiten duena da, 192 km Esako urtegian jaio eta, Nafarroa Garaia zeharkatu ondoren, Ebro ibaira isuri arte.