Euskal Herritik turismoa egiteko lekuak.
Lekeitio:
Lekeitio Bizkaiko kostaldeko udalerri euskalduna da, Lea-Artibai eskualdean kokatuta dagoena. Bilbotik 56 kilometrora eta Donostiatik 72 km-ra dago. Ekialdean 12 kilometrora daukan Ondarroarekin harreman gorabeheratsua eduki du historian. 7.293 biztanle inguru zituen 2005ean.
Bizkaiko arrantza portu garrantzitsuenetakoa du, eta aldi berean gune turistikorik nabarmenetakoa da.
Gasteiz:
Gasteiz Arabako hiriburua da; eta, izatez, Euskal Autonomia Erkidegokoa ere bada, 1980tik, egoitza nagusiak Gasteizen baitituzte bai Eusko Jaurlaritzak, bai Eusko Legebiltzarrak. Euskal Herriko bigarren hiririk populatuena da, bai eta Arabako udalerririk zabalena ere.
Gaztelaniaz
Vitoria du izena, baina izen ofizialtzat
Vitoria-Gasteiz erabiltzen da.
Bilbo:
Bilbo Bizkaiko hiriburua eta Euskal Herriko hiririk jendetsuena da. 353.187 biztanle ditu, bilbotarrak, eta 41 kilometro koadroko azalera; "Bilbo Metropolitarra" edo Bilboaldea deritzon inguruneko ardatz ekonomiko eta industriala da.

Iruña:
Iruñea. Nafarroako hiriburua da. 197.488 biztanle zituen 2010ean. Euskal Herriko hirugarren hiririk handiena da. Herrixka baten gainean, Ponpeio erromatar jeneralak sortu zuen hiria, Kristo aurreko 74. urtean,
Pompaelo izenarekin; geroago, Nafarroako Erresumaren hazia izanen zen Iruñeko Erresumaren hiriburu bihurtu zen.
Donostia:
Donostia (gaztelaniaz
San Sebastián) Gipuzkoako hiriburu eta udalerri nagusia da. Halaber, Euska Herriko laugarren hiririk populatuena da: 185.506 biztanle zituen 2010eko urtarrilaren 1eko erroldan. Haren metropoli eremuak 405.099 biztanle ditu. Kantauri Itsasoaren ertzean dago, Bizkaiko golkoaren muturrean, eta Madril-Paris errepide eta trenbide ardatzean. Urumea ibaiaren bokalean dago, Igeldo, Urgull eta Ulia mendien artean, eta hiru hondartza ditu: Ondarreta, Kontxa eta Zurriola.